Hasiera

Aurrean duzun hau ParcoDeiSuoni.net egitasmo irekia da:  elkarlanean egindako Lazio eskualdeko soinu Mapa. Hau, Euskal Herrian sortutako SoinuMapa.net proiektuan inspiratuta dago eta fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarri hartuz, soinu grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen webgunea.

Fonografian oinarrituta, hau da, gure inguruan daiden soinuen grabaketen artea. Bertan, Lazio eskualdean zehar bildutako hainbat grabaketa kontsultatu ditzazkezu: hirietako zaratak, mendialdeko giroak, animaliak, ospakizunak, lekuak, gertakizunak…

Artxiboa osatzen duten grabaketak entzun, ikusi, irakurri, kontsultatu eta beste ikerketa, sorkuntza eta heziketa egitasmotarako erabiltzeko libre zara. Zuk ere mapan parte hartu nahi baduzu ikus Parte hartu atala edo sakatu zuzenean azpian dagoen Gehitu grabaketa eta partekatu zure grabaketak gurekin.

Belarriak ongi ireki eta Lazio entzunez ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Bidaia on!